Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour
CARTE - Canicule : 15 départements en vigilance rouge, 49 en orange

Zer egiten dute euskal artistek konfinamendu garai honetan ?

-
Par , France Bleu Pays Basque

Konfinamendu garai hontan, etxean egon behar gara denak. Balio du ere euskal artistentzat. Bainan zer egiten dute haien musika bizitzen segitzeko ?

Musika
Musika

Konfinamendu garaia da eta euskal artistek ere haien etxeetan egoten dira. 

Hala ere haien musika ez da gelditzen, anitzek animazioak proposatzen dituzte haien sare sozialen bidez. 

Musikari, kantari bainan ere dantzari batzuk bideoak proposatzen dituzte Facebook-en bidez alaitasun pixka bat ekartzeko jendeen etxeetara. 

Dantzarien adibide baten emateko, Burgaintzi taldea, Amikuzeko dantza talde bat. 

Bideo bat egin du, CoviDantza 2020 deitzen dena. Ikusten ahal ditugu dantza taldeko kide guziak haien etxeetan dantzatzen bainan ere haien musikariak haien etxeetatik musika jotzen.

Musika-dantza alaitsu bat proposatzen dute, ongi erakutsiz etxetik ere dantzatzen eta musika jotzen ahal dela. 

Zuei kantatzeko aukera ere ematen dizuete batzuek. Baionan kantuz taldeak egunero gaueko 8-etan leihoetara ateratzea eta kantatzera deitzen dute medikuntzan hari diren guzien homenez.  Egunero, kantu desberdin batzuk proposatzen dituzte, haren lantzeko hitzak emanez. 

Baionan Kantuz auzoetan
Baionan Kantuz auzoetan - Baionan Kantuz

Kantarietan, anitz ikusten ditugu zuzenean jotzen edo kantu berri batzuk sortzen. Beste kantari batek aldiz, Sorotan Bele taldearen kantu bat bermoldatu eta kantatzen du bideo batean. “Marinelaren zai” kantuaren beste bertsio bat proposatzen du Hiru Soinu taldearen Peio Brave kantaria. Beste kantu anitz ere proposatzen ditu bere Facebook orrialdean. 

Zuek gehien maite dituzuen kantari, musika talde, dantza talde anitzek ahal bezain bat egiten dute haien musika bizitzen segitzeko sare sozialen bidez eta zuei alaitasuna ekartzeko. 

Denak eskertzen ditugu. 

Choix de la station

À venir dansDanssecondess