Retour
Provence-Alpes-Côte d'Azur Corse Auvergne-Rhône-Alpes Grand Est Bourgogne-Franche-Comté Occitanie Nouvelle-Aquitaine Centre-Val de Loire Île-de-France Hauts-de-France Normandie Pays de la Loire Bretagne
  • Toute la France
  • Auvergne-Rhône-Alpes
  • Bourgogne Franche-Comté
  • Bretagne
  • Centre-Val de Loire
  • Corse
  • Grand Est
  • Hauts-de-France
  • Île-de-France
  • Normandie
  • Nouvelle-Aquitaine
  • Occitanie
  • Pays de la Loire
  • Provence-Alpes-Côte d'Azur
Changer de région
Centre-Val de Loire
Changer de région
Corse
Changer de région
Hauts-de-France
Changer de région
Normandie
Retour

Altzürüküko maskaradan, Pette txülülaria eta Xorrotxen kantua

-
Par , France Bleu Pays Basque

2020an Altzürükük maskarada antolatu du : lan handia hilabete luzeetan, errepikak, dantza eta kantu tailerrak, Zuberoako Ihauteri famatua prestatzeko, eta herriz herri presentatzeko. Koronabirusarengatik, maskaradaren sasoina laburtua izan da : Xexili Foix azken emanaldian zen, Idauze Mendin

Xorrotxak eta aintzindariak, Beltzen jokoa ikustean, irriz
Xorrotxak eta aintzindariak, Beltzen jokoa ikustean, irriz © Radio France - Xexili Foix

Zuberoan, maskarada, zerbait da ! Erran genezake xiberotar ainitzek behin bizian maskaradan parte hartu dutela, eta segur denek, behin bizian, maskarada emanaldi bat ikusi dutela !

Maskaradakoak barrikada batetik besterat joaten dira, Idauze Mendin
Maskaradakoak barrikada batetik besterat joaten dira, Idauze Mendin © Radio France - Xexili Foix

Maskarada, Zuberoako Ihauteria da. Ihauteri berezia, biziki kodifikatua, eta Ihauteri ainitzetan bezala, bi alde desberdin agertzen dituena : argia eta iluna, garbia eta zikina, zintzoa eta bihurria, antolatua eta basa…

Gorriak elkartuak, eta Beltzak metatuak, barrikadan, Idauze Mendin
Gorriak elkartuak, eta Beltzak metatuak, barrikadan, Idauze Mendin © Radio France - Xexili Foix

Maskaradan, sinbolo ainitz bada, bi mundu gurutzatzen dira, mundu “orekatua” eta mundu “desorekatua”, eta Ihauterietan, neguari agur erraiten zaio, udaberriari ongi etorria egiten zaio, ilunaren ondotik, natura berpizten da, eta egunak luzatzen dira.

Buhameak,Idauze Mendin,  barrikada batean, herritar baten baratzeko hesiaren gainean
Buhameak,Idauze Mendin, barrikada batean, herritar baten baratzeko hesiaren gainean © Radio France - Xexili Foix

Bi alde, eta maskaradan bi talde : Gorriak, ederrak eta dotoreak, eta Beltzak, zarpailak eta frikunak. Talde bakoitzean, pertsonai desberdinak badira, denek ardura batekin.

Gorrietan, dantzariak : Altzürükütarrek bi aintzindari talde osatu dituzte, bata neskekin, bestea mutilekin
Gorrietan, dantzariak : Altzürükütarrek bi aintzindari talde osatu dituzte, bata neskekin, bestea mutilekin © Radio France - Xexili Foix

Gorrietan, dantzariak, “aintzindariak” deitzen direnak, arin bezain finak, publikoa xarmatzen dute entrexatak eginez : Entseñaria, Gathuzaina, Kantiniersa, Txerreroa eta Zamalzaina. Dantzari gazteak Kükülleroak dira. Bi marexalak ere badira, Jauna eta Anderea, herriko notableak, eta Laborari eta Laborarisa, herritarren ordezkariak.

Dantzari Gorriak, Aintzindariak, denak neskak : Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamalzaina eta Entseñaria, ondokan Kükülleroak
Dantzari Gorriak, Aintzindariak, denak neskak : Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamalzaina eta Entseñaria, ondokan Kükülleroak © Radio France - Xexili Foix

Beltzerian, pertsonai gehienak “kanpotiarrak” dira, ez xiberotarrak, eta behar bada horrengatik gaiztoen taldean bilduak dira : “besteak” dira, “gu ez bezalakoak”, bainan hoiek ere eginkizun edo eragina dute.

Buhemeak eta Kauterak barrikadan
Buhemeak eta Kauterak barrikadan © Radio France - Xexili Foix

Kerestuak Biarnotik etortzen dira, Zamalzaina zikiratzeko.

Kerestuek Zamalzaina harrapatu nahi dute, zirikatzeko
Kerestuek Zamalzaina harrapatu nahi dute, zirikatzeko © Radio France - Xexili Foix

Xorrotxak hor dira jaunaren ezpata zorrozteko.

Xorrotxak Jaunaren ezpata hurbiletik begiratzen du
Xorrotxak Jaunaren ezpata hurbiletik begiratzen du © Radio France - Xexili Foix

Buhameak, ijitoak dira, ekialdetik etorriak, jantzi koloretsuak dituzte, hoiek munduko berriak zabaltzen dituzte.

Buhameak
Buhameak © Radio France - Xexili Foix

Kauterak, 5-6 dira, beltzez jantziak, zikinak, zakarrak, jaunaren pertza konpondu behar dute, Kabana, nagusia da, eta Pitxu, mutila, alfer hutsa da, maskaradaren bukaeran hiltzen eta berpizten da.

Beltzerian diren Pitxu eta Bedezia, barrikadako bidean
Beltzerian diren Pitxu eta Bedezia, barrikadako bidean © Radio France - Xexili Foix

Maskaradan, bi memento nagusiak dira : goizean, barrikadak, eta arratsaldean, emanaldi nagusia, antzerki dantzatua eta kantatua, bisitatzen den herriko plazan.

Barrikada batetik besterat, Idauze Mendin
Barrikada batetik besterat, Idauze Mendin © Radio France - Xexili Foix

Maskaradaren ezaugarri nagusiak dira musika eta kantua. Musikak herrikoiak dira, eta sorkuntzak gehitzen dira, kantuak, bertsetak idatziak dira, maskaradaren izpiritua agertuz.

Zamalzaina harrapatu ordez, Pitxuk Kantiniersa atzaman nahi du
Zamalzaina harrapatu ordez, Pitxuk Kantiniersa atzaman nahi du © Radio France - Xexili Foix

Altzürükütarrek azken maskarada, urteko 5.garrena, Idauze Mendin eman zuten, 2020eko Martxoaren 7an, Xexili Foix han zen, eguna xiberotarrekin pasatu zuen, Pette Jaragoyhen txülülariarekin mintzatu zen, eta Xorrotxen kantua ere grabatu zuen :

Idauze Mendin, altzürükütarrek eman zuten azken maskaradan, Pette Jaragoyhen txülüla jolea eta Xorrotxen kantua

Choix de la station

À venir dansDanssecondess