Replay du dimanche 9 mai 2021

Eneko Bidegain : egonaldia egingo du Estatu Batuetako Renoko Center For Basque Studies egoitzan.

Eneko Bidegain Aire euskal idazle, erakaslea nevadarat doa abuztua eta abendoa artean.

Eneko Bidegain
Eneko Bidegain - Eneko Bidegain

Eneko Bidegainek ´Euskal Herri kontinentaleko jatorriko diasporako kideek AEBetan eta Euskal Herriari buruz bilatzen eta jarraitzen dituzten informazioak, paperezko gutun eta aldizkarietatik aro digitalera: euskal lurraldetasunaz duen ikuspegia´ izeneko ikerketa proiektua aurkeztu du, eta hainbat irizpideren arabera izan da hautatua; hala nola, euskal diasporaren gaiari egokitutako proposamena izatea, kalitatea eta interesa, genero ikuspegiaren txertaketa eta alde berritzaileak edukitzea.

Lan honekin Euskal Herrian jatorria duten eta diasporan bizi diren euskal herritarrek  Euskal Herriari buruzko informazioa nola lortzen duten aztertuko du; batez ere, zein medio edo kanal erabiltzen dituzten eta historian zehar zein izan den hauen bilakaera, gutunetatik bideo-deiak egitera.

Mots clés: