Replay du dimanche 2 mai 2021

Oscar Alvarez Gira Euskal Unibersitateko erakaslea. Diploma bat euskal diasporaren inguruan.

Aspaldi danik da euskal diasporaren ikertzaile haundi bat, bere titulua "Professor" Euskal Herriko Unibersitatean. UPV/EHUk Euskal Diasporari buruzko graduondokoa eskainiko du lehen aldiz bere ikasketa eskaintzan.

Oscar Alvarez Gira
Oscar Alvarez Gira - Oscar Alvarez Gira

Oscar Alvarez Gira den den ikertzaile aditua euskal diasporan, esplikatzen digu nola parte artzen ahal den diploma "Espezialista" pasatzeko.

Euskal Diasporari buruzko graduondokoa nazioarteko eta unibertsitate arteko orientazio argia duen prestakuntza-programa gisa sortu da. "Birtual-presentziala" modu mistoan emango da  2021eko irailetik 2022ko maiatzera bitartean. Programa bi prestakuntza-mailatan egituratuta dago, eta maila horiek arian-arian osa daitezke ikasturtean zehar. Prestakuntza-maila horiek honako hauek dira: "Aditua" (oinarrizko maila), edozein interesdunek ikas dezakeena eta 18 kredituko edukia duena, eta "Espezialista" (maila altua), unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonek aukeratu ahal izango dutena eta 30 kredituko edukia duena. Graduondoko honetan online aurreinskripzioa egiteko aukera 2021eko maiatzaren 3tik aurrera irekita egongo da. Orain eskuragarri duzu graduondokoari buruzko informazioa Euskal Diasporaren jakintza arloan.

Ikasten ahalko duzue : Euskal Diaspoaren historia, eta ze inpakto ukan duen euskal herrian. Bai eta ere bai, zein diren Euskal Diasporaren estrukturak, eta nola kudeatuak diren (euskal etxeak eta abar). Hiru garren pundu batean, zein diren Euskal Herriko Erakunde Publikoak (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernoa eta Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoa ). Lau garren eta azken punduan, etorkizunari begira zer izan daiteke  biharko euskal diaspora eta euskal herriaren arteko harremanak.  

Edoizein informazio ukaiteko edo zuen izena emaiteko, erabili https://www.ehus.eus webgunea.

Mots clés: