Replay du dimanche 25 avril 2021

Zer erran eta nola, euskal diasporarekin hitz egin nahi dugularik

- Mis à jour le

Nola komunikatu euskal diasporarekin eta preseski sare sozialetan. Ez da sekulan erran behar : "begira, ni euskalduna naiz, erakutsiko dizkizuet zer den egiazko euskaldun bat izaitea".

Nola Komunikatu euskal diasporarekin
Nola Komunikatu euskal diasporarekin

Ustea jakintza dugula ez da jakintza ukaitea, berdin norbaitek erraiten duelarik aditua dela… aditasuna ez du pertsonaiak erraiten bazik eta besteek zutaz…ez da berdin… eta gehien batean, onartzeko egin duzun luzazko lan bat gai baten inguruan.

Gai ori aipatzen dugu, zenta orain dela egun batzuk, irakurtzen ahal ditugu informazio batzuk facebookeko euskal diasporaren talde batzuetan, nun erranak diren gauzak, ez dira batere seriosak, bainan diasporakoek jankoaren hitza bezala artzen dituzte hitz horiek.

Orduan ? nola egin ? 

1 – Diasporarekin hitz egiten dugularik lehenik…zuen burua aurkeztu, nun bizi zirezte, ze hizkuntzak mintzatzen dituzue – oso inportantea da hizkuntzakoa, jakin behar da entzuten ere, zenta gehien batean galdera handik heldu da.

2- Erantzuten duzuelarik, beti eman zuen informazioaren ithurria (nun aurkitu duzue informazioa).

3- Zer egin ikusten duzuelarik informazio bitsi bat talde batean ?   abisatu taldearen arduraduna eta justifikatu zertarako abisatzen duzu, beti.

Mots clés: