Toutes les émissions

Higi Mugi

Euskarabentura
Euskarabentura

Euskarabentura

Diffusion du mardi 8 janvier 2019 Durée : 1min

Ane de La presa gurekin egon da

Info gehiago : https://euskarabentura.eus/fr/

2019ko  uztailaren  1ean   EuskarAbentura  espedizioa  osatuko  duten  150  lagunak  –  16-17  urte   bitarteko  120  gazte  eta  30  helduz  osatutako  lan-taldea  –   Maule-Lextarren  batuko  dira  abenturari  hasiera  emateko.

Done  Jakue  bide  desberdinak   jarraituz  Euskal  Herria  zeharkatuko  dute,  hiriburu  guztiak  eta   UNESKOk  izendatutako  Gizateriaren  Ondareak  bisitatuz.  Getxo  izango   dute  helmuga,  uztailaren  31n.

483  kilometro  oinez  eta  orotara   783  km,  dozenaka  bidelagun,  milaka  esperientzia  eta,  batez  ere,   izugarrizko  ilusioa  dituzte  aurretik.

Gazteak  Euskal  Herriko  eta   diasporako  txoko  desberdinetakoak  dira.  Espedizioan  parte  hartzeko   proiektu  bat  egin  behar  izan  zuten,  eta  lan  onenen  egileek   biziko  dute  esperientzia,  dohainik.

EuskarAbentura  Elkartea

EuskarAbentura  izen  bereko  irabazi   asmorik  gabeko  elkarteak  sortutako  ekimena  da.  Euskal  Herriko   txoko  desberdinetako  10  gaztek  osatzen  dute  elkartea  eta  ia   hiru  urte  eman  dituzte  egitasmoari  forma  ematen,  borondatez.