Toutes les émissions

L'invité du Soir

Du lundi au vendredi à 18h20

Affiche Handia
Affiche Handia

Cinéma : Handia

Diffusion du mercredi 10 janvier 2018 Durée : 3min

HANDIA, euskal erraldoi baten egiazko istorioa Iparraldeko eta Frantziako zinema-geletan 2018ko urtarrilaren 24tik aitzina

Handia, zinemaren historiako euskarazko filmik ikusiena, aurtengo Zinemaldian bitan sariztatua eta Goya sarietarako 13 sailetan izendatua, 2018ko urtarrilaren 24tik goiti estreinatuko du Gabarra Films-ek, Iparraldean eta Frantzian euskal zinema banatzen duen egiturak, Baionako Atalante zinemak sortu zuena Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan. Asmoa du, euskal zinema Ipar Euskal-Herrian eta haratago ere hedatzea, gure zinematografiaren aberastasuna eta kalitatea ezagutarazteko. 

Jon Garaño eta Aitor Arregik egin Handia, Moriarti etxearen ekoizpena da, 80 egunean eta Loreak ondotik. Azken hau mugarria izan zen euskal zinean, Donostiako Zinemaldian lehiatzeko aukeratua izan zen euskaraz filmatutako lehen film luzea izan baitzen. 2015 urteko Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen. 

2017ko urriaren 20an estreinatu zenetik aste batzuetara, _Handia_k 90.000 ikusentzule erakarri ditu, zinemaren historiako euskarazko filmik ikusiena bihurtuz. Aurten, _Handia_k Epaimahaiaren Sari Berezia baita Irizar euskal film onenaren saria irabazi ditu, eta Goya sari ospetsuetarako 13 sail ezberdinetan lehiatzen du. Sari-banaketa zeremonia otsailaren 3an iraganen da Madrilen.

_Handia_ren banaketarekin, Gabarra Filmsen jarduerak, Euskal Kultur Erakundea eta Cinévasion sarearekin elkarlanean, bere zentzu osoa hartzen du. Euskal kultura zinematografikoaren aberastasuna ezagutarazi, eta Euskara zinemaren bitartez biziaraztea dira gure helburu nagusiak.

Handia gure ibilbidean ere da mugarri. Banatuko dugun zazpigarren filma da. Aurretik, estreinatu genituen Asier eta Biok, Haien gaztaroan iragana agerian, Lasa eta Zabala, Amama (11000 sartze Frantzia osoan), Jai Alai Blues eta Kalebegiak.