Replay du dimanche 30 mai 2021

10 egun pantailarik gabe

- Mis à jour le

Maiatzaren 25ean hasi da ekimen hori eta ekainaren 3an bukatuko da.

10 egun pantailarik gabe
10 egun pantailarik gabe - 10 egun pantailarik gabe

2018 an sortu zen "10 egun pantailak utzi" ekimena. Lehen urtean, 30 eskolek parte hartu zuten, bigarren urtean 50 eskola, 2020 ezin izan zuten antolatu eta aurten 130 ama-eskola, eskola, kolegio eta lizeok parte hartzen dute horretan. Frantzia osoan eta Quebec-en antolatzen den ekimen bat da "10 egun pantaila gabe" ospakizuna. 

Osasunaren erakunde mundialak ematen dituen aholkuak segitzea dute helburu gisa. 10 egun horietan zehar, buraso, irakasle eta herri ordezkariek aktibitate batzuk antolatzen dituzte, haurrak okupatzeko. 

Eskola bakoitzean, haurrek egunero punduak irabazten dituzte, eguneko momentu desberdin batzuen arabera. Eskolaren aintzinean, puntu kontatzeko taula handi bat bada, egunero haunditzen dena. Desafio baten gisan hartzen dute horrela haurrek. 

Urtero horren antolatzeko helburua dute antolatzaileek, horretan heldu den urtean parte hartu nahi baldin baduzue, aski duzue izena ematea hemen

Ekimenaren ondotik, bilan bat egiten dute eta ohartu dira burasoek biziki kontent zirelahaurrak denbora gehiago pasatzen dutelako familiarekin, honeki lo egiten dutelako... 

Mots clés: