Replay du dimanche 20 septembre 2020

2020-ko Euskaraldia

Aurten Euskaraldiaren bigarren edizioa izanen da eta horren kari berrikuntza bat plantan ematen dute.

Euskaraldia
Euskaraldia - Euskaraldia

Euskaraldia, abenduan bi astez antolatzen den ekitaldi bat da eta bere helburua da euskal hiztunen hizkuntza ohituren aldatzea. 

Bi aste horietan mintzaldiak antolatzen dituzte bainan haien ekimen nagusia da hiztunak delako txapa baten janztea jendeak jakin dezan euskara mintzatzen edo ulertzen dutela. 

Bi txapa desberdin proposatzen dute : 

- Ahobizi : euskara mintzatzen eta ulertzen ongi dakitenentzat. Txapa hori janzten dutenak, prest dira besteekin beti euskaraz aritzeko. 

- Belarriprest : euskara ulertzen duten pertsonentzat da eta prest dira bederen saiatzea euskaraz mintzazea. 

Ahobizi eta Belarriprest txapak
Ahobizi eta Belarriprest txapak - Euskaraldia

Aurten berrikuntza bat proposatzen dute ; leku euskaldunak identifikatzea da helburua. 

Horrentzat, komertzio desberdinak izena eman behar dute eta beste txapa bat ukanen dute haien eraikinean emateko. Horrek erran nahiko du euskaldunak lasaiki mintzatu ahalko direla leku horretan. 

Arigunea
Arigunea - Euskaraldia

Interesatuak bazarete eta izena eman nahi baduzue, irailaren 27a arte duzue.