Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

22. KORRIKA : nola prestatu, nola parte hartu ?

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia da : 11 egunez, 2180 kilometrotan, jendeak korrika ibiltzen dira AEK elkartearen alde

22. Korrika 2022ko Martxoaren 31tik Apirilaren 10erat ospatuko da
22. Korrika 2022ko Martxoaren 31tik Apirilaren 10erat ospatuko da - AEK

KORRIKA da bi urte guziz milaka euskalzale eta euskaldun biltzen dituen hitzordu nagusia : 11 egun eta gauez, jendeak lasterka ibiltzen dira, kilometro batetan edo distantzia handiagoan, AEK elkartea sustengatzeko eta euskararekin duten atxikimendua agertzeko.
AEK (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) elkartean, Euskal Herriko Gau Eskola eta Euskaltegiak biltzen dira : hoietan, euskara jende heldueri erakasten zaie.

KORRIKA 1980tik, bi urte guziz antolatua da, aldi guziz ibilbide desberdin batekin.
COVIDarengatik, 22.garren edizioa urte batez gibelatua izan da, 2021ean egin ordez, azkenean 2022eko Martxoaren 31etik Apirilaren 10erat ospatuko da.
KORRIKA Araban hasiko da, Amurrion, eta Gipuzkoan bukatuko da, Donostian. Usaian bezala, 2180 kilometro   finkatu dituzte Euskal Herri osoan, hiriburu guztietatik pasatuko da.
22.garren ediziorako, "Hitzekin" lema hautatu dute.

Hitzekin (ABESTIA) 22.Korrika

Ipar Euskal Herrian, KORRIKA bi aldiz sartuko da, lehenik Nafarroa Behera eta Xiberotik, eta berantago Lapurditik.
Apirilaren 4ean

  • 17,00: Donibane-Garazi 
  • 19,25 Donaixti 
  • 21,28 Maule

Apirilaren 5ean

  • 00,00 Donapaleu 
  • 02,04 Iholdi 
  • 03,11 Ortzaize
  • 03,52 Baigorri 

Apirilaren 9an

  • 07,11 Urruña
  • 08,23 Senpere 
  • 11,54 Ezpeleta 
  • 13,46 Hazparne 
  • 15,48 Uztaritze 
  • 17,28 Baiona 
  • 19,43 Angelu 
  • 20,16 Miarritze
  • 22,20 Donibane Lohitzune 

Apirilaren 10ean

  • 00h14 Hendaia
  • 12,30 bukaera Donostiako Bulebarrean
22. KORRIKA-ren ibilbidea : 2022ko Martxoaren 31an Amurrion hasiko da eta Apirilaren 10ean Donostian bukatuko da
22. KORRIKA-ren ibilbidea : 2022ko Martxoaren 31an Amurrion hasiko da eta Apirilaren 10ean Donostian bukatuko da - AEK

KORRIKA bizkarrekoak Otsailaren 7tik goiti salgai dira, Gau Eskoletan : nahi baduzue kilometro bat erosi, zuen elkarte, enpresa edo lagun taldearekin, deitu Baionako AEKrat : 05 59 25 76 09, edo pasa zaitezte bulegoetatik (Marengo karrika 22, Baionan).

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
Publicité
Logo France Bleu