Replay du mardi 3 mars 2020

Abadia Gaztelua Hendaian, leku kultural eta historikoa

Hendaia Euskaraz hilabetearen kari, bi hitzordu bertsolariekin

Abadia gaztelua Hendaian
Abadia gaztelua Hendaian - Abadia

Anton Abadiaren gaztelua leku harrigarria da, historia eta kulturen ispilua.

Barneko bisita egiten delarik, munduan zehar bidaiatzen da, Anton Abadiak bisitatu herrien giroak gela desberdinetan agertzen baita.

Urte osoan, bisitatzen ahal da, euskaraz ere.

Eta urtean zehar ere, animazio desberdinak proposatzen dira, kontzertuak, astronomia topaketak, haurrendako tailerrak...

Hendaia Euskaraz hilabetearen kari, bi hitzordua izanen dira Abadian :

  • Martxoaren 7an, "Abadia bertsotan", bisita gidatua euskaraz eta Xumai Muruaren bertsoak, 17etan
  • Martxoaren 28an, "Arteak'Abadian", bertsolariak jauregian : Miren Artetxe eta Alaia Martin, bertso saioa eskainiko dute, 18etan

Xehetasunak, egitaraua, erreserbatzeko : ABADIA