- Accueil
- Infos
- Société
- Adrien Vicente-k "Munduko Hizkuntzak" gauak asteazken guziz Baionan antolatzen ditu
Adrien Vicente-k "Munduko Hizkuntzak" gauak asteazken guziz Baionan antolatzen ditu
Adrien Vicente-k euskara ikasi du, eta mintza praktika hitzorduak antolatzen ditu, giro goxoan, Baionako taberna batean
Adrien Vicente-k euskara ikasi du irrati kronikak entzunez, Radiokulturan zabaltzen diren "Herritartzen " saioak segituz.
Orain, euskara kurtsoak emaiten ditu, heldueri, banaka edo taldeka, haurren eskolako lanak euskaraz ulertu nahi duten jendeeri, edo eguneroko bizian euskara baliatu nahi duteneri (xehetasun gehiago izaiteko : adri.kutxa@gmail.com)
Bainan Adrien Vicente ohartu da ere mundutik etorritako jende batzu Ipar Euskal Herrian bizi direla, eta euskara eta euskal mundua ez dutela baitezpada ongi ezagutzen... Euskaldunek ez dituztela baitezpada munduko beste kulturak ezagutzen...
Horrela, Adrien Vicente-k jendea elkartzeko ideia izan du, bakoitzak bere kultura eta hizkuntza ekarriz : asteazken guziz, "Soirées Langues du Monde / Munduko Hizkuntzen gauak " topaketa idekia proposatzen zaie, Baionako Katie Daly's tabernan (herriko etxeko plazan), mintzatzeko, trukatzeko, elkar ezagutzeko.