Replay du jeudi 10 juin 2021

Aguxtin Alkhat, berriz kontzertuan : Ekainaren 11an Atabalen, Ekainaren 12an Ziburun

Aguxtin Alkhat eszenatokirat itzultzen da

Aguxtin Alkhat
Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat Armendaritzeko musikaria da, folk rock musika sortzen du, bakarrik edo taldearekin kontzertuak emaiten ditu.
Lehen diskoa, "Ihes Egin", 2013an atera zuen, ondotik 2015ean, "Haizeen Meneko" lana plazaratu zuen.

Aguxtin Alkhat-ek testuak eta musikak idazten ditu, euskaraz, eta musika estilo pertsonala disko batetik besterat konfirmatu du.
2020an, urte hastapenean, "Hutsaren Hatsa" 3.garren diskoa atera zuen, bainan COVID19 pandemiarengatik, ezin izan du behar den bezala publikoari presentatu.
Hilabete luzeak kontzerturik gabe pasatu eta, salbu Hego Euskal Herrian, data batzu antolatu baitira, Aguxtin-ek bi kontzertu emanen ditu, lehenik Ekainaren 11an, Miarritzeko Atabalen (bigarren partean Willis Drummond izanen da), eta Ekainaren 12an, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azokan ikusiko dugu, 19etan, herriko plazan (kontzertua dohainik).

Mots clés: