AIGA / BAFA oinarrizko formakuntza barnetegian Udalekurekin, Otsailaren 13tik 20erat
AIGA, Animatzaile Izateko Gaitasun Agria, 17 urtetik goitiko edozoin pertsonari idekia den formakuntza da
Udaleku elkarteak AIGA / BAFA oinarrizko formakuntza barnategian antolatzen du, Otsailaren 13tik 20erat : euskaraz, 8 egun, 68 ordu formakuntza, elkarbizitza eta talde dinamika sendotzeko.
Animatzailearen funtzioak, haurren beharrak, hautu pedagogikoak, animazio teknikak eta beste hainbat gauza ikasteko eta gogoetatzeko aukera eman duen formakuntza da.
Formakuntza 3 partetan antolatua da :
- Oinarrizko formakuntza teorikoa 8 egun (Udalekuk Otsailan proposatzen duena)
- Ondotik ikastaldi praktikoa 14 egun guttienez
- Sakontze formakuntza teorikoa 6 egun
Formakuntza 540 eurotan proposatzen da, izen ematean, 100 euroko arresa pagatu behar da, dozierrarekin baterat, Otsailaren 1a aintzin.
Informazio guziak eta txostena telekargatzen ahal dira HEMEN.
Formakuntza arduraduna : 06.65.22.60.41
Kasu !! 12 ikasle guttienik behar dira ikastaldia antolatzeko eta gehienik 18 (Covid Protokoloak errespetatzeko)!
- Culture - Loisirs
- éducation
- Enfants
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements