Replay du samedi 1 août 2020

Airatzea Itsasun

Agorrilaren 8an, Itsasuko aerodromoan, ekitaldi berezi bat antolatzen du Errobiko festibala ordezkatzeko.

Airatzea Itsasun
Airatzea Itsasun - Ezkaindrai elkartea

Aurten, Covid-19-arengatik, gauza ainitz ezeztatuak izan dira eta horien artean urtero Ezkandrai elkarteak antolatzen duen Errobiko festibala. 

Horren ordezkatzeko antolatzen dute Airatzea eguna, heldu den agorrilaren 8-an, Itsasu-ko aerodromoan. 

Arratsaldeko 5-etan, Francis Marmande-ek lekukotasun bat proposatuko du, 

Arratsaldeko  6-etan, musika eta dantza ikusgarri bat izanen da, Bilaka kolektiboarekin. 

Ikuskizunaren bukaeran, aireplano bat airatuko da. 

Lekuak bertan arratsaldeko 4-etatik goiti hartzeko parada izanen da bainan aintzinetik hartu nahi baldin badituzue, internet-en posible da, 

https://www.helloasso.com/associations/association-ezkandrai/evenements/envol-airatze

Momentu biziki polit bat izanen da !!