Toutes les émissions

Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Gillom Irigoien eta Pantxika Urruty, Hiriburu pastoralaren sortzaileak
Gillom Irigoien eta Pantxika Urruty, Hiriburu pastoralaren sortzaileak © Radio France - Xexili Foix

Andere Serora Pastoralaren Ezpalak, Maitzaren 25ean, Hiriburuko La Perle gelan

Diffusion du mercredi 22 mai 2019 Durée : 50min

Maiatzaren 25ean, Andere Serora pastoralaren bilduma bat Hiriburun emanen da La Perle gelan.

Hiriburutarrek ez dute ahantzia duela urte bateko pastorala, are gutiago hura eman zuten 150 aktore, dantzari, soinulari eta dendariek.

La Perle areto berritua baliatuz, berriz taula gainerat igoko dira, azken aldikotz, satanak, Oxobi, Wellington eta batez ere Andereserora herensugearen begi pean.

Pastorala laburtuaren bertsione hau, Hiriburuko Pastoralaren Ezpalak deitu dute.

Txartelak aintzinetik salgai Hiriburuko herriko etxean, eta larunbatean, La Perle gelaren sartzean.