Replay du vendredi 25 juin 2021

Arbelak kanpaina, Baionako Estitxu Robles kolegioaren ekipatzeko

Estitxu Robles kolegioa Baiona Santa Gurutzeko auzoan kokatua da : bastimenduak arraberritzen dira, bainan ikasgelako ekipatzeko diru biltze kanpaina martxan da Uztailaren 5a arte

Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasle gazteeak bastimendu berrituak izanen dituzte, bainan ikasgelak hornitzeko eta ekipatzeko, Arbelak diru biltze kanpainan parte hartzeko deia zabaltzen dute
Baionako Estitxu Robles kolegioko ikasle gazteeak bastimendu berrituak izanen dituzte, bainan ikasgelak hornitzeko eta ekipatzeko, Arbelak diru biltze kanpainan parte hartzeko deia zabaltzen dute - Estitxu Robles kolegioa

Estitxu Robles kolegioa dagoen gunea 1968an eraikia izan zen, Jean-Jacques Rousseau kolegio publikoa aterbetu zuten urte luzetan.
1988an hetsia izan zen, eta urte batzu berantago, Seaskak egoitza berreskuratu zuen, Oihana ikastola eta Etxepare lizeoa bertan idekitzeko.
Ipar Baionan Etxepare lizeo berria eraikia izan zelarik, 2017an, Seaskak 4.garren kolegioa sortu zuen, Estitxu Robles izena eman zioten.

Bastimenduak zaharkituak izanik, tokiko kolektibitateek obra handiak 2020eko Irailan martxan eman zituzten, 2021ko Irailan dena prest izaiteko.
Bainan ikasgelak ekipatzearen ardura, Estitxu Robles kolegioaren gain egoten da : ordenagialuak, arbel numerikoak, kadira eta mahainak.... hots, 86 000 euroko inbeztizamendua.

Estitxu Robles kolegioko burasoek ARBELAK kanpaina martxan eman dute :

  • herriko etxeetako laguntza galdegiten dute
  • enpreseena
  • eta jende zabalarena

Interneten, 15 000 euro biltzeko kanpaina HelloAsso plataforman Arbelak kanpaina zabaltzen dute : diruz parte hartzen ahal da Uztailaren 5a arte.