Replay du mardi 22 septembre 2020

"Arimen Gaua", euskal ohitura zaharrari buruz mintzaldia, Itsasun, Irailaren 25ean

Erdi galdua den euskal ohitura zaharra aipatuko da

Arimen gaua... mintzaldia Itsasun Irailaren 25ean
Arimen gaua... mintzaldia Itsasun Irailaren 25ean - Itsasuko Euskaraz Bizi

Itsasuko Arrokagarai ikastolako Euskaraz Bizi taldeak mintzaldi hori antolatzen du, euskaraz, Jaime Altuna antropologoa gomitatzen dute : horrek ikerketak egin ditu, eta Euskal Herrian zehar, "Arimenb Gaua" edo "Gau Beltza" ospakizun zaharra aipatzen duten lekukotasunak bildu ditu.

Hori Urriaren bukaeran ospatzen zen, eta sinbolismo mailan, Halloween zeltiar festarekin pundu amankomunak baldin baditu ere, Euskal Herriko ospakizun bat zen.

Mintzaldia Itsasuko Sanoki gelan eginen da (batbateko itzulpena frantsesez segurtatua izanen da), arratseko 7,30etan, Irailaren 25ean.

Burasoek nahi lukete "Arimen Gaua" antolatu, Urriaren bukaeran.