Replay du mercredi 26 mai 2021

Armendaritzen, Elhina pilota lehiaketa, Maiatzaren 30etik Ekainaren 13rat

Denek Bat pilota batasunak 32.garren edizioa antolatzen du

Armendaritzeko Elhina trinketa
Armendaritzeko Elhina trinketa

Denek Bat pilota batasunak Armendaritze, Heleta, Iholdi, Landibarre, Mehaine eta Donamartiriko pilotariak biltzen ditu.  Formakuntzaz gain, Elhina lehiaketa famatua urte guziz antolatzen du.Aurten, bi lehiaketa betan antolatzea erabaki dute, 3 igandez :

  • Open lehiaketan, gazteak ariko dira aintzin partidetan
  • Elhina txapelketan, Eskupilota zirkuitoan konfirmatuak diren ekipak lehiatuko dira

Partidak Armendaritzeko Elhina trinketean jokatuko dira :

Maiatzaren 30ean :

  • 16,30etan : Open lehen finalerdia :  Darmendrail eta Luro / Etcheverria eta Harismendy
  • 17,30etan : Elhina lehen finalerdia  Etcheverry eta Sanchez / Ospital eta Larralde

Ekainaren 6an :

  • 16,30etan : Open bigarren finalerdia :  Olçomendy eta Iphar / Heguy eta Amulet
  • 17,30etan : Elhina bigarren finalerdia  Larralde eta Lambert / Monce eta Guichandut

Ekainaren 13an :

  • 16etan, Elhina lehiaketaren finala (zuzenean France 3 Noa eta Kanalduden)
  • 17etan, Open finala (Kanalduden zuzenean)

Aspaldiko partez, pilotazaleak trinketean sartzen ahalko dira, makaturik eta distantziak atxikiz : jende kopurua mugatua da, finalerdietan, lekuen %35a betetzen ahalko dute, eta finalerako, %65a.
 

Mots clés: