Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Lurrama, Miarritzeko Irati gelan
Lurrama, Miarritzeko Irati gelan © Radio France - Xexili Foix

Azaroaren 8, 9 eta 10ean ospatuko den Lurrama prestatzen da

Diffusion du mardi 5 novembre 2019 Durée : 46min

Lurrama, Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak antolatzen duen saloin handia da, tokiko laborantxa herrikoia hobeki ezagutzeko gunea

Azaroaren 8, 9 eta 10ean, ekoizle, laborari eta hazleak elkartuko dira Miarritzeko Irati gelan.

Hiru egunez, urtean zehar egiten duten lana agertuko dute, euskal kabalak erakutsiko, eta animaleen xokoa, ardi ile moztea, ardi gasna edo burra nola egiten den esplikatuko dute, jendeen aintzinean arituz.

Aurten, Nafarroa gomitatua da, 30 nafar nekezariek saloinan parte hartuko dute.

Lehiaketak antolatzen dira : lehen aldikotz, "patata tortilla", bainan ere ardi gasna eta Herriko ogiarena.

Lurraman tokiko produktuak bertan jaten dira : bai talo eta ogitartekoak, bainan ere Miarritzeko ostalaritza lizeoko gazteek, edota sukaldari ospetsuek prestatzen dituzten bazkari eta afariak.

Egun osoan, musika eta dantza animazioak badira, ostiral gauean, Petti kantaria, Kaskezur taldea eta DJ Tirri eta Tery ariko dira, larunbatean, Kontrabanda taldea, eta igandean, Bilaka dantzaldia, The Inspector Cluzo, eta Le Bal du Samedi Soir.

Programa osoa : Lurrama

Lurrama, Euskal Herriko laborantxa saloin eta topagune handia, Miarritzen - Radio France
Lurrama, Euskal Herriko laborantxa saloin eta topagune handia, Miarritzen © Radio France - Xexili Foix