Replay du mercredi 8 juillet 2020

Azkainen, ikastolak taloak salduko ditu Uztailaren 10ean

Aintzinetik manatzen ahal dira, edo bertan erosten ahalko dira

Talo eta Xingar
Talo eta Xingar © Radio France - Xexili Foix

Azkaingo Ikastolak hitzordua emaiten dizue Uztailaren 10ean, arratseko 7etatik goiti, Xergin (Zubiondo), Ernest Fourneau karrikan, aparkalekuan.

Taloak beterik proposatuko dira :

  • Xingar / Lukainka / Gasna / edo Txokolatea : 3,50 €
  • Nahasia : 4 €

Fritak eta sagarnoa ere izanen dira : zuen ontzi eta basoak ekartzea galdegiten dute.

Manatzeko : 06 85 10 90 34

KASU ! Zuen taloak erosi eta, beste leku batetarat joan behar duzue, lasai jateko.

Mots clés: