Replay du dimanche 28 mars 2021

Baigorriko ikastolaren kroketa salmenta

Ikastolako burasoek prestatuko dituzte kroketak, etxean erretzeko eta jateko prest izateko

Kroketa salmenta
Kroketa salmenta - Baigorriko ikastola

Baigorriko ikastolan, 46 haur badira gaur egun eta urtero gero eta haur gehiago bada. Ondorioz gero eta buraso gehiago ekimen batzuk antolatzeko. Pandemia izanik eta behartuak izan dira beste gauza batzuei pentsatzea dirua biltzeko ikastolaren alde. Hortik atera da kroketak saltzeko ideia. 

Burasoen artean errezeta desberdinak saiatu eta, errezeta irabazlea atxeman dute eta zuek guziekin partekatu nahi. 2021ko martxoaren 31a arte duzue zuen kroketa manaketen egiteko. Xingar kroketak izanen dira, etxean erretzeko prest, izan zartai edo frijigailu batean edota izozteko, freskoak izanen direlako.
Zuen manaketak, 2021ko apirilaren 3a berreskuratzeko parada izanen duzue, larunbat goizez, Baigorriko elizaren plazan izaganen den merkatu denboran. Bertan instalatuko dira Baigorriko ikastolaren burasoak "stand" delako batean. 

Prezioaren aldetik, 12 kroketa : 8 euro-tan proposatzen dute. Zuen manakletak pasatzeko, Arñori dei bat edo mezu bat : 06 85 71 11 30 

Mots clés: