Baionako Euskal Babel elkarteak "Ele Ekarleak" liburua aurkezten du
Baionako Euskal Babel elkarteak idazle batzueri eta herritarrei hitza eman die
Euskal Babel elkarteak jakin nahi izan du jendeek zer pentsatzen duten Euskal Herriko hizkuntza eta kultura aniztasunaz. Jendeari galdetu diote Euskal Herrian arrotz noizbait sentitu badiren, euskarak zer balio duen, elkor eta entzumena dutenek nola komunika dezaketen, Baionan entzuten diren beste hizkuntzak ezagutzen dituzten ala ez... 100 bat jendeek galderei erantzun dute.
Bigarren fasean, Frederic Aribit eta Itxaro Borda idazleak eta Yvan Dheygers marrazkilaria proiektuan gomitatu dituzte, ados izan dira lekukotasun horietatik ekarpen berezia liburuan egiteko.
Liburua Baiona eta Miarritzeko liburu denda ainitzetan salgai da, eta interneten ere mana daiteke Euskal Babel elkartearen webgunean.
- Société
- Euskara - Langue basque
- Langues régionales
- Afficher plus d'élements