Baionako ikastolen Herri Urrats
Aurten Herri Urrats-ik ezin dutelako antolatu, Seask-an erabaki dute ikastola bakoitzak behar duela bere ekitaldia antolatu.
Covid 19 dela eta, Seaskak erabaki du aurten ere Herri Urrats ezeztatzea eta ikastola bakoitzak behar du bere ekitaldia antolatu.
Ondorioz, Baionako ikastolek, drive delako bat plantan eman dute, bi plater desberdin proposatzen dituzte, Baionako bi ostatu desberdinetik :
- Les Arcades : 5 pintxo sorta, pertsona batentzat : 10 euro
- Brasserie des Arènes : Legatza, arbi krema eta ozpindun irrisa, Armenaritzeko Xotildeia GAEC-eko garaiko barazki berdeekin, pertsona batentzat : 10 euro
Manaketak maiatzaren 5a ainitzin egin behar da David deituz : 06 76 97 22 04. Manaketen berreskuraketa, maiatzaren 9an eginen da, Les Arcades ostatuan, goizeko 11:30-tik 13:00-ak arte. Bertan ordaindu beharko da, txeke, eusko edo euroz.
Aurtengo Herri Urrats-en Boga kanpaina sustengatu nahi baldin baduzue hortik aparte, hitzordua : boga.herriurrats.eus
Beste salmenta bat Baionako ikastolen kari
Bestalde, Baionako Ikastolen Laguntzaileak elkarteak beste janari salmenta bat antolatzen dirua biltzeko helburuarekin. Baionako Coffee Muxu ostatuarekin lan eginen dute sartze + plater + deserta moduko apairu baten proposatzeko 15 eurotan.
- Arroltze perfektua zaintzuri kremarekin
- Yassa oilaskoa
- Marrubi izoztu zopa mentarekin
Erreserbatzeko aski duzue Jess deitzea : 06 50 46 55 43. Manaketak berreskuratzeko, maiatzaren 7an izanen da, arratsaldeko 4:30-tik 6:00-tara, Baionako Polo ikastolan, edo Baionako Oihana ikastolan edo Baionako Coffee Muxu ostatuan direktuki. Manaketa pasatzerakoan zehaztu beharko da nun berrreskuratu nahi duzuen.
- Famille - Enfants
- école
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements