Baionako Largente eskolaren ate idekitze birtualak
Largente eskolak bere bi BTS-ak presentatuko ditu birtualki interesatuak diren guziei urtarrilaren 20an.
Largente, Baionan kokatzen den eskola handi bat da. Historia luze eta eder bat du, hau da, 2020 urtean, bere 100 urteak ospatu zituen. Gainera, urte horien aipatzeko laster liburu bat aterako da.
Gaur egun Largente, ama-eskolatik BTS-eraino proposatzen ditu klaseak eta orotara 1 500 bat ikasle kontatzen ditu. Bertan elebidun klaseak badira bainan ere ULIS moduko klase bat.
2021ko urtarrilaren 20an (asteazkenez), bi BTS-entzat ate ideki birtualak antolatzen dituzte, aldiz izena eman behar da hortan parte hartzeko.
Xehetasun guziak largente.eu webgunean.
- Famille - Enfants
- école
- Enseignement supérieur
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements