Replay du vendredi 29 janvier 2021

Baionako ikastolak eta arrakleta platerak

Baionako ikastolen buraso elkarteak arrakleta platerak proposatzen ditu eramaiteko.

Oihana ikastola eta arrakleta platerak
Oihana ikastola eta arrakleta platerak - Oihana ikastola

Baionan, bi ikastola dira : Oihana ikastola eta Polo-ko ikastola eta bi eskola horientzat buraso elkarte bat bada, BIL ( Baionako Ikastolen Laguntzaileak). 

Aurten, nahiko zaila da haientzat usaian bezala bestak edo ekimenak antolatzea, ondorioz beste zerbait atxeman behar izan dute dirua biltzeko. 

Arrakleta platerak saltzea erabaki dute eta Baionako artisau batzuekin harremanetan sartu dira. Plater horietan, Assimans gasnategia, Bidegain harategia eta Pintan baserria-tik produktuak atxemanen dituzue prezio biziki onean.  

Prezioak : 

2 Pertsona : 19 euro

4 Pertsona : 37 euro 

6 Pertsona : 55 euro 

+8 euro zati gehiago batentzat 

Zuen platerra erreserbatzeko, Jessica-ri SMS bat bidali behar da : 06 50 46 55 43 

Mots clés: