Replay du dimanche 29 novembre 2020

Baionako Otsokop epizeriak 5 urte ospatzen ditu !

- Mis à jour le

Baionako Otsokop epizeriak bere 5 garren urtearentzat anbizioak ditu.

Otsokop
Otsokop - Otsokop

Duela orain 5 urte sortu zela Baionaren goialdean Otsokop epizeria. Haien helburua garaian euskal ekoizleen sustengatzea bainan ere bezeroei bertako produktuen proposatzea. Onodrioz epizeria horretan, produktu lokalak, biologikoak eta ekologikoak proposatzen dituzte. Haien produktuen %95a bertako produktuak dira eta beti prezio beheretan, denei idekitzeko. Produktu ainitz "vrac" delakoan saltzen dituzte ahal bezain hondakin guti sortzeko. 

Gaur egun 300 kide baino piska gehiago dute eta haien helburua 500 kidera pasatzea da haien 5 garren urtearentzat. Normalki bertan kontsumitzeko kide izan behar da bainan abendu guzian zehar haien ateak idekitzen dituzte kide ez direnei ere otsokop epizeria hobeki jendeari ezagutarazteko.  

Xehetasun guziak dituzue otsokop dendaren webgunean

Mots clés: