Replay du jeudi 26 novembre 2020
BBAX : t'mAmAztAng''t disko berria Izturitzeko harpeetan grabatu dute
- Mis à jour le
Laukoteak diskoa aho hutsez grabatu du
Mirentxu Aguerre, Pantxix Bidart, Marie Hirigoyen Bidart eta Paxkal Indo kantariek BBAX Behi Bideko Andere Xuriak taldea osatzen dute. Disko berri hontan, 11 kantu polifonia moduan grabatu dituzte, Uzturitzeko Otsozelaia harpeetan : leku xoragarri horrek akustika berezia du, oihartzuna sortzen du, eta denetan present den uraren arrabotsa entzuten da.
t'mAmAztAng''t izena jarri diote, 11 kantuen lehen hizkia baliatuz : testu herrikoiak, bainan ere Bernat Etxepare, Allande d'Oihenart edo Joxean Artzeren poemak.