Replay du mardi 1 décembre 2020

Behartsuendako Eguberri Kutxak : Azkaingo Plazan ostatuan biltzen dituzte

- Mis à jour le

Zailtasunak dituzten jendeak, eta bereziki helduak, Eguberritan laguntzeko idei ona eta parte hartzailea

Eguberriko kutxa adibide bat
Eguberriko kutxa adibide bat © Radio France - Xexili Foix

Azkainen, Plazan ostatuko Maider Laduche-k bat egiten du operazio horrekin ! "Eguberriko Kutxak", elkartasun opariak dira, heldudentzat : edozein pertsonak kutxa bat bete dezake, puska desberdinak bilduz kartoin batean :

  • zerbait on : bixkotxak, erreximenta, txokolotak...
  • zerbait bero : boneta, lepokoa,trikota bat, galtzerdiak...
  • zerbait denbora pasatzeko : liburu bat, joko bat, puzzle bat...
  • gorputzerako zerbait : dutxarako saboia, txanpu, krema...
  • hitz goxo bat
  • besterik, ideiak badituzue !

Puska guztiak sartu kartoinezko kutxa batean, eta Eguberriko paperez estali. Gainean zehaztu Gizon (M), Emazte (F) ala Mixtoa (M) den.
Zuen kutxa utz dezakezue Abenduaren 9a arte Azkaingo Plazan ostatuan, asteazken eta larunbatetan, 10ak eta oren bata artean.

Beste bilguneak badira : Angelun Dafy Speed Honda Moto (Maignon), Basusarrin Bio C'Logik, Baionan Biaurea dendan (Victor Hugo karrikan), Miarritzen Saint Louis de Gonzague eskolan, Lekuinen San Josep eskolan, Kanbon Oihana te saloinan, Ziburun Maitalu dendan (Ravel kaian), Hazparnen la Casa à Valou dendan (Lissar karrikan), Irisarrin herriko etxean, Makean Ogibarnia ostatuan (plazan), Maulen Chez Pilla tabako saltegian, lekornen Pospolin edertasun saloinan, Donibane Lohitzunen Sagardian zentroan, Baigorrin Etxean Egina dendan, eta Pizza Pausan, Donibane Garazin Tinta arraindegian eta Nafarroa farmazian, Arberatzen Marilucinen, Donapaleun herriko etxean, Tarnosen Dosba karrozerian, Uztaritzen Amaterra atelierrean, Uztaritze Arruntzan Leku Eder tabako saltegian.... zerrenda osoa facebooken, Les Utopistes du 64 orrian.

Eguberri aintzin, eskualdeko elkarteek bilduko dituzte, eta behar duten jendeeri banatuko dizkiete.

Eguberriko kutxak
Eguberriko kutxak - Plazan ostatua
Mots clés: