Bertsularien Lagunak elkartea : Aitor Sarasua bertso paper lehiaketaren bilana
Bertsularien Lagunak elkarteak antolatu duen "Aitor Sarasua 1. Bertsu Paper lehiaketa" arrakastatsua izan da
Lehiaketa horren lehen edizioa arrakastatsua izan da, ainitz bertsu errezebitu dituzte, Euskal Herriko xoko guztietatik : gazteen sailan, 21, eta helduen sailan, 27 lan bidaliak izan dira. Hautatuak izan diren gaiak ere anitzak izan dira, injustizia, sexismoa, ihauteak, artzaina, gaixotasuna, kutsadura... Kalitate handiko bertsuak idatzi dituzte, eta Bertsularien Lagunak Elkarteko epaimahaiak sarituak hautatzeko zailtasunak izan ditu.
Sarituen zerrenda HEMEN atxemanen duzue. Mementuz, sari banaketa ezin dute antolatu, bainan espero dute uda aintzin ekitaldi berezi batean elkartzen ahalko direla.
- Patrimoine
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements