Replay du jeudi 28 janvier 2021

Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua 1. bertso paper lehiaketa antolatzen du

Aitor Sarasua bertsolari ezaguna aspalditik Itsasun bizi zen, familiarekin

Aitor Sarasua Bertsularien txapelketan kantuz, gazte denboran
Aitor Sarasua Bertsularien txapelketan kantuz, gazte denboran

Aitor Sarasua Aretxabaletan sortu zen, Gipuzkoan, 1967an, gaztetik bertso eskoletan ibili zen, Jon Sarasua anaiarekin baterat, eta gazte denboran, hainbat bertsu txapelketetan parte hartu zuen. Bertso saioak 1998an utzi zituen, bainan ainitz lan egin zuen Ipar Euskal herrian, Bertsularien Lagunak elkartean.

Von Hippel Lindau (VHL) sindromeak hunkiturik, eritasun genetiko degeneratiboarengatik urte luzetan gaixorik egon eta, Aitor Sarasua zendu da 2018ko Azaroaren 14ean.

Bertsularien Lagunak elkarteak, bertsolari lagun hori omentzen du, "Aitor Sarasua 1. Bertso-Paper Lehiaketa" sortuz :

  • bi maila, 16 urtezpetik, eta helduak
  • maila guztietan, neurria eta doinuak libreak dira
  • bertso guztiak berriak izan behar dira, eta sekulan argitaratu gabeak
  • bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztu behar da
  • emailez igorri behar dira : "bertso sorta" dokulentua, testu arrunta edo pdf formatuan, eta beste dokumentuan, "xehetasunak", zuen izen, abizen, helbide, etabar
  • lanak igortzeko epea : Otsailaren 28a
  • helbidea : sarasua.lehiaketa@gmail.com
Aitor Sarasua
Aitor Sarasua