Beskoitzeko ikastolan : Yassa oilaskoa, Drive moduan
Ikastolako burasoek salmenta zuzena berriz antolatzen dute
Beskoitzeko ikastolako burasoek animazio taldea osatzen dute, eta elkartea sortu dute : Aitamak.
Hoiek, Eguberri aintzin, kapoi salmenta antolatu zuten, eta arrakasta ederra bildu baitzuten, beste salmenta bat proposatzen dute.
Aldi hontan "Yassa oilaskoa irrisarekin" izanen da, senegaldar plater herrikoia eta biziki ona : buraso taldean, Senegalen sustraiak dituen ama bat bada, sukaldari fina, eta horrek du plater hori sukaldatuko, tokiko ekoizpen biologikoekin.
Zuen bazkaria manatu behar da Apirilaren 6a arte :
- emailez : b.ikastola@hotmail.com
- mezu bidez : 06 31 53 60 44
Bazkaria banatuko dute Beskoitzeko ikastolan berean, Apirilaren 10ean, larunbat arratsaldeko 4etatik 6etarat.
- Cuisine
- Cuisine
- Euskara - Langue basque
- Poulet
- Afficher plus d'élements