Passer au contenu

Le média
de la vie locale

Publicité
Logo France Bleu

Besta Giro - Afrika Bibang

À retrouver dans l'émission
- Mis à jour le
Par

Afrika Bibang izan da euskaraz kantatu duen lehen artista : soul eta R&B doinuak zabaltzen ditu

Afrika Bibang
Afrika Bibang

Afrika Bibang bizkaitarra da, Algortan sortua, eta Ekuatore Gineatik etorri ziren etorkinen alaba da.
14 urtetan, euskara ikasten hasi zen AEKn.
18 urtetan, musika munduan sartu zen : Ke No Falte reggae taldean parte hartu zuen, ondotik Lekeitioko Etsaiak taldean kantuz aritu zen, Fermin Muguruzarekin ere elkarlana egin zuen.

2004ean, Afrika Bibang-ek lehen diskoa atera zuen, "Entzun", arrakasta ederra ukan zuena.
Ondotik munduan zehar ibili zen, Polonian, Japonian, eta ainitz herritan, eta 2019an, Euskal Herrirat itzuli zen.
Urte berean, bigarren diskoa, "Nomada" egin zuen, eta 2021ean, "Ispiluaren aurrean".

loading

Afrika Bibang kantuz eta Israel Monzoncillo "Rock Lee" gitarrean  zuzenean aritu dira, 5 kantu eskaini dizkigute :

  • Kristalezko Kabian
  • Sua
  • On My Own
  • Emakumeak
  • Ispiluaren Aurrean
Afrika Bibang eta Israel Mozoncillo "Rock Lee"
Afrika Bibang eta Israel Mozoncillo "Rock Lee" © Radio France - Xexili Foix

Épisodes

Tous les épisodes

Les plus écoutés de France Bleu Pays Basque

1
2
3
Publicité
Logo France Bleu