Besta Giro emankizun bereziak
Aurten berriz Euskal Magazina Besta Giro bilakatzen da eguberri garaian !
Duela zonbat urte deia Xexili Foix-k antolatzen duela Besta Giro urte bukaerako besta garaian. Bere helburua da euskal artista batzuen gomitatzea emankizun berezi batzuen egiteko. Ordu batez, artistak mintzatzen dira Xexili-rekin eta musika jotzen dute zuzenean, gehienetan akustikoan.
Aurten, Besta Giro saioak dimentsio garrantzitsuago bat hartzen du lehenik artistek ez dutelako musika jo kasik urte guzian eta bestalde publikoak ez duelako kotzerturik ukan ere ez. Benetako opari baten gisa proposatua da bera Besta Giro saioa.
2020ko abenduaren 21etik 2021ko urtarrilaren 3a arte, egunero 12:00-tik 13:00 arte iraganen dira emankizun horiek.
Programa :
12/21 : Zea Mays taldeko Aiora eta Piti
12/22 : Zetak
12/23 : Gatibu
12/24 : Erramun Martikorena
12/25 : Michel Etcheverry
12/26 : Txomin Larronde
12/27 : Xano eta Ttiki
12/28 : Thierry Biscary
12/29 : Pauline eta Juliette
12/30 : Naia eta Gorka Robles, Gérard Luc-ekin
12/31 : Zézé
01/01 : Izarrak
01/02 : Xabaltx
01/03 : Patrice Dumora « Watson »
Emankizun horien podcastak gure webgunean atxemanen dituzue emankizun bakoitzaren ondotik eta aldi guziz musika baten bideo batekin !
Hitzordua beraz abenduaren 21-etik urtarrilaren 3-ra Urdin Euskal Herri Irratian 12:00-tan !!
- Musique
- Concerts
- Euskara - Langue basque
- Fêtes de Noël
- Afficher plus d'élements