Besta Giro : GATIBU
GATIBU euskal rock mailan erreferentzia nagusi bat da
GATIBU taldeak 20 urte ditu ! Gernika aldean sortu den taldea dugu, Alex Sardui kantaria, Haimar Arejita gitarra, Mikel Caballero gitarapala eta Gaizka Salazar bateria jolea elkarrekin ari dira, eta rock musika zabaltzen dute, Alex-en ahots berezi eta presentzia handia nabarmentzen direlarik.
Kontzertuetan, GATIBU-k musikazaleak dantzan jartzen ditu, taldeak betidanik euskaraz, bizkaieraz kantatzen du, eta 7 disko + bat zuzenean grabatua kaleratu dituzte.
Azken lana, "Musikak salbatuko gaitu", konfinamendu denboran sortu dute, eta 2020ko Abenduaren 4ean plazaratu dute.
Besta Giro saioan, Gatibu-k 5 kantu eskaini ditu :
- Emon egurre
- Musikak salbatuko gaitu
- Biarritz
- Nire ondoan baziña
- Urepel
- Musique
- Concerts
- Euskara - Langue basque
- Afficher plus d'élements