Besta Giro - Jean Bordaxar eta lagunak
Jean "Johaine" Bordaxar kantuz ari da lagunekin, Jean-Noel Pinque, Robert Larrandaburu, Jean-Pierre Luro eta Dominique Urruty-rekin
Jean Bordaxar Arrokiagarra da, xiberotarra, betidanik, kantua odolean du, eta a cappella bakarka edo taldean kantatzen du.
Bi aldiz saritua izan da Euskal Kantu Txapelketan, bakarlari gisa 1996an, eta Jean-Noël Pinque, Robert Larrandaburu eta Jean-Pierre Luro lagunekin, 1998an.
Jean Bordaxar biziki atxikia da xiberotar kulturari, hiru pastoral idatzi ditu, "Telesforo Monzon" Larrainen (2011an), "Joxe Mendiague", sorterrian, Arrokiagan (2012an), eta Belako Zaldüna, Maulen (2018).
Jean Bordaxar-ek diskoak egin ditu ere, Adiskideer (1999), Aintzina (2003), bat zuzenean grabatua (2010, Ildoa (2018)).
Kantu ibilbideaz aparte, Pottoken Elkarteko kidea da.
Besta Giro saioan, 5 kantu zuzenean eskaini dizkigute :
- Haur Maitia
- Bortüan Ahüzki
- Euskara Zertako
- Aberats
- Xiberotarren Üsantxak