Replay du vendredi 28 décembre 2018

Besta Giro : Jon Itçaina

Jon Itçaina eta lagunak
Jon Itçaina eta lagunak © Radio France - Xexili Foix

Besta Giro saioan, Jon Itçaina gomitatu dugu.

Taldeko bi musikariekin etorri da : Edio Pessi Da Rosa, brasildarra eta Danza y Musica Sin Fronteras elkartekoa, gitar jolea, eta Patrick Calvet perkusio jolea.

Musikari euskaldun hori Esukal Herriari atxikia da, bainan Brasilen ere bizi izan zen mementu batez.

Horrela, euskal eta brasildar doinuak uztartzen ditu, giro eder bat sortuz.

Kantu hauek eman dituzte :

- Jaun Zerukoa (Xalbador-en hitzak)

- Balearen Kantua (Jon Itçaina)

- Aitatxi (Jon Itçaina)

- Bakea (hitzak Jon Itçaina, musika, Alceu Valença)

Jon Itçaina Trio ariko da Itsasuko Sanoki gelan, Urtarrilaren 26an, Amadea elkartearen alde.