Besta Giro : Jurgi Ekiza
Jurgi Ekiza Baionako musikaria da, gitar jole eta kantaria
Jurgi Ekizak lehen taldea sortu zuen 2006an, Willis Drummond, rock doinuak zabaltzen dituena : Felix Rudiger Buff eta Xan Bidegain-ekin, 8 disko atera dituzte, azkena, akustikoa, Miarritzeko Atabalen grabatua, "Garai Bereziendako kontzertu berezia", eta kontzertuak Euskal Herrian eta urrunago ere eman dituzte (Japon, Australia, Tahiti...).
Jurgi Ekizak, paraleloki, bakarlari proiektuak ere landu ditu, lehen disko 2015ean plazaratu zuen, beste batzu ondotik ere egin zituen, gitarrak, pianoa, sanplerrak baliatuz.
Eta musika proiektu eta soinu desberdineri idekia baita, 2018an, Jurgi Ekizak elkarlan bat eraman zuen BBAX Behi Bideko Andere Xuriak taldearekin, eta urte berean, Kenzazpi eta Gatibuko lagun batzuekin, Erabatera taldea sortu zuten, eta lehen disko bat egin, Antipodetan izenekoa.
Besta Giro saioan, Jurgi Ekizak 5 kantu zuzenean eskaini dizkigu :
- Ama (Mikel Laboaren kantua, Jules Moulier "Oxobi"k idatzi tstua)
- A ala B (Willis Drummond)
- Joan Ikustera (Willis Drummond)
- Ilegala (Willis Drummond)
- Bihar (Jurgi Ekiza)