Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Kimu txalaparta, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers, harrizko txalapartaren aintzinean
Kimu txalaparta, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers, harrizko txalapartaren aintzinean © Radio France - Xexili Foix

Besta Giro : Kimu Txalaparta

Diffusion du vendredi 3 janvier 2020 Durée : 46min

Kimu Txalaparta, Txomin Dhers eta Sergio Lamuedra musikariek osatzen duten taldea gurekin, Besta Giron

Txalaparta, musika tresna herrikoia da, perkusio zaharra, indartsua, Euskal Herriaren nortasunari lotua dena.

Herriko bestetan, jendea biltzeko, omenaldiak egiteko, txalaparta jotzen da.

Azken urteetan, txalapartako sustraietatik, erritmo berriak sortzen dira, geroari zuzenduak, txalaparta beste musika tresna edo beste doinuekin nahasten da, ezkontzen da, musika zati berriak idazten dira, erritmo herrikoiak eta berrienak nahasiz.

Azken urteetan ere, harrizko txalaparta garatu da, melodi berrien sortzeko egokia dena.

Hori da KIMU TXALAPARTA taldearen izpiritua : Besta Giron, bi txalaparta ekarri dituzte, zurezkoa eta harrizkoa, eta zuzenean erritmo herrikoiak eta sorkuntzak eskaini dizkigute :

  • Tradizionala
  • Ihintza
  • Santur
  • Agurra (harrizko txalapartan)
Kimu txalaparta, Txomin Dhers eta Sergio Lamuedra; zurezko txalaparta jotzen - Radio France
Kimu txalaparta, Txomin Dhers eta Sergio Lamuedra; zurezko txalaparta jotzen © Radio France - Xexili Foix