Besta Giro - Kriolinak
Kriolinak taldeak euskal kantu herrikoiak eta sorkuntzak abesten ditu, giro alaia sortuz
Kriolinak taldea 1989an sortu zen, Ramuntxo Farigel eta Bernadette Bordagaray-ekin. Aski fite, Yves Larcade akordeoilaria taldean sartu zen. Kantu herrikoiak abesten zituzten.
1992an, Bernadette-ek taldea utzi zuen, eta Dominique Behety hasi zen besteekin kantatzen, Kriolinak euskal diasporarentzat kontzertuak egin zituen, Caracas, Saint Pierre et Miquelon eta Reunion uhartean. 2009an, Dominique Behety Kriolinak-etik atera zen.
Kriolinak-ek hala ere segitu zuen, Ramuntxo Saint Martin Ibarboure gazte kantariak taldea integratu baitzuen. Hor, lagun batzuek idatzi testuak musikan eman zituzten : Itsasoa, Bakearen Musika, Bihotza...
Azken urte hauetan, Daniel Ugarte perkusio jolea taldean sartu da.
Kriolinak taldeak diskoak egin ditu, "Kriolinak", "Bigarren Bizi", "Aldaketa", eta disko berria prestatzen dute mementu hauetan, Iker Robles-ek idatzi testuekin. Kriolinak segitzen du kontzertuak emaiten Euskal Herrian, edo beste eskualde batzuetan, hala nola Korsikan.
Kriolinak taldeak 5 kantu zuzenean eskaini dizkigu :
- Amets Bat
- Bakearen Musika
- Le Rap de la Pelote
- Askatasunerat
- Bihotza