Replay du vendredi 25 décembre 2020

Besta Giro : Michel Etcheverry

- Mis à jour le

Michel Etcheverry-k 28.garren diskoa plazaratu du, "Gure Lurra"

Michel Etcheverry
Michel Etcheverry © Radio France - Xexili Foix

Michel Etcheverry kantari heletarrak 2020 urtea nota alai batekin bukatzen du, disko berri horrekin, Gure Lurra (Agorila) : 14 kantu, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz, lan eder hortarako, musikari ospetsuak gomitatu ditu, Fran Lasuen, Joxean Martin eta Antxon Sarasua.

Euskal Telebistak grabatuko duen kantaldia antolatzen du Apirilaren 11an, Hazparneko Berria trinketean, musikari lagunak gomitatuz : Peio ospital, Pier Po Berzaitz eta Pauline eta Juliette : karia hortarat, Michel Etcheverry-k disko berria presentatuko du.

Besta Giro saioan, 3  kantu a cappella eskaini dizkigu :

  • Maite
  • Se Canto
  • Xori xuria papo hori
Mots clés: