Replay du mercredi 25 décembre 2019
Besta Giro : Pier Paul Berzaitz
- Mis à jour le
Pier Paul Berzaitz xiberotar artista aktualitatean dugu : 2019an, disko bat egin du Iparraldeko orkestra Sinfonikoarekin, Laida Pilota ikusgarria sortu du, eta Junes Chuburu Santa Graziko kantariarekin kopla zaharrak grabatu ditu

Besta Giro, Eguberriko emankizuna, Pier Paul Berzaitzekin, Urdin Euskal Herri Irratian
Besta Giron, iragan urtea aipatzen dugu, Pier Paul Berzaitzekin, baita ere Eguberri, maitasuna, eta sorkuntza.
"Karta xuria" eman diogu, eta Pier Paul-ek kantu eta musikak hautatu ditu, entzuleekin partekatzeko, eta bi kantu zuzenean, a cappella, eskaintzen dizkigu :
- "Esku Hutsik" Iparraldeko Orkestrarekin grabatu duen diskotik
- "Gure Bazterrak" Mikel Laboaren kantua
- "Arranoak Bortietan" Junes Chuburuk kantatzen dituen koplak
- Eguberriko kantua, latinez, "Adeste fideles" zuzenean kantaturik
- "I just called to say I love you" Stevie Wonder
- "Lo ama maitia" (Etxahun iruriren koplak) zuzenean a cappella kantaturik
- "I will give you an apple", Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak diskoan agertzen duen musika instrumentala, Joel Merah-k moldatua
Mots clés:
- Musique
- Chant
- Fêtes de Noël
- Pays Basque
- Afficher plus d'élements