Replay du samedi 26 décembre 2020

Besta Giro : Txomin Larronde "Txo"

- Mis à jour le

Txomin Larronde itsasuarrak disko berri digitala plazaratu du

Txomin Larronde "Txo"
Txomin Larronde "Txo" © Radio France - Xexili Foix

Gaztetik musika munduan ibiltzen da, Txo musikari, kantari, konpositorea da... Kanabera, Bizkar Hezurra, eta urte luzeak Txakun taldean pasatu zituen, orain dela 15 bat urte, Txo izenarekin, "Harrapa airea" diskoa egin zuen, azken bizpahiru urte hauetan, Foisis Jaunak taldea ere montatu zuen, Itoiz-en kantuak emaiteko, eta eta azken hilabete hauetan, musikan segitzen du, bakarrik.

"Bordagaineko dorretik" disko hontan, 13 kantu, batzu berriak, konfinamenduaren denboran landuak, beste batzu xoko batean utzi zituenak eta berriz atera dituenak. Estilo desberdinak ere eskaintzen ditu, baladak, elektro, rock eta reggae, betiko ahots eder bezain beroarekin.

Besta Giro saioan, 5 kantu eskaini dizkigu :

  • Iratzartzeko tenorea (Bordagaineko Dorretik diskotik)
  • Oh Txi Txi Bai Buana (Txakun)
  • Jam (Txo - Harrapa Airea diskotik)
  • Udazkeneko dantza (Bordagaineko Dorretik diskotik)
  • Arratsaldeko balada (Bordagaineko Dorretik diskotik)
Mots clés: