Replay du dimanche 27 décembre 2020

Besta Giro : Ttiki eta Xano

- Mis à jour le

Ttiki eta Xano musikariek elkarlana egiten dute, rap giroan

Ttiki eta Xano
Ttiki eta Xano © Radio France - Xexili Foix

Jean-Marc Halsouet "Xano" urruñarra da, Tiphaine Beloqui "Ttiki", donibandar-urruñarra... biak musikariak, bakotxa bere munduarekin, elkar ezagutu dute, eta rap proiektu amankomun bat martxan eman dute.

Xano aspalditik musika munduan ari da, Prestuak, Ix, King Mafrundi taldeetan aritu izan da, eta azken urteetan, Xano izenean diskoak plazaratu ditu; estudio lanetan ari da ere, eta beste artisten diskoak grabatu ditu (Naia Robles, Maddi Zubeldia...).

Ttiki, gazteago da, rap musikazalea, testuak sortzen ditu, euskaraz, eta Xanori musikak asmatzea galdetu dio : biek lan ederra proposatzen digute. Ttiki-k lehen diskoa laster atera nahi luke, 6 tituluekin.

Besta Giro saioan, Ttiki-k lehen aldikotz zuzenean kantatu du, Xanorekin 5 kantu eskaini dizkigute :

  • Eus
  • Argitasuna
  • Nun da hastapena
  • Erdian
  • Sinesmenak
Mots clés: