Replay du lundi 21 décembre 2020

Besta Giro : Zea Mays taldeko AIORA eta PITI

- Mis à jour le

Zea Mays Bilboko rock taldeko Aioara Renteria eta Piti kontzertu akustikoan !

Zea Mays
Zea Mays © Radio France - Xexili Foix

1997an sortu zen Zea Mays taldeak beti goi mailan segitzen du, publikotik hurbil, kontzertu xoragarriak eskaintzen : 10 bat disko egin eta, agertzen dituzten energia eta bizitasuna ez dira ez apaltzen, ez itzaltzen, alderantziz ere, Zea Mays denborarekin ontzen baita, doinu dantzagarriak eta kantu hunkigarriak zabalduz.

Lau lagunek hastapenetik elkarrekin segitzen dute, Aiora Renteria, ahots eta karismo handiko kantarisa, Iñaki Imaz "Piti" gitarran, Ruben Gonzalez gitar apalan, eta Asier Basabe baterian : zuzenean ikusten direlarik, argi da musika bihotzetik partekatzen dutela, plazer handiz, taldearen barnean eta publikoarekin ere, eta urte guzti hoietan, harrigarria bada ere rock talde batentzat, laguntasuna eta freskotasuna atxiki dituztela.

Azken urte hauetan, Aiora Renteria eta Piti hasi dira noizbehinka binaka modu akustikoan, Zea Mays-en kantuak emaiten dituzte, gitar eta ahots hutsez, elkartasun saio berezietan edo irratietan, musika emankizunetan, eta horrela errezebitu ditugu Besta Giro saioan.

Bost kantu eskaini dizkigute : 

  • Zu
  • Atera
  • Enbata
  • Kea
  • Negua joan da ta
Mots clés: