Replay du lundi 26 avril 2021

Biltabila, Larresoroko brokanta, Integrazio Batzordearen alde

Laguntzaile talde batek Biltabila brokanta sortu du Larresoron, dirua biltzeko inklusioaren alde

Biltabila brokanta Larresoron
Biltabila brokanta Larresoron © Radio France - Xexili Foix

Ikastoletako buraso batzu Integrazio Batzordean inplikatu ziren, haurrak eskolatuak ziren denboran, Brikabrak batzu urtean zehar antolatzen zituzten, bainan ikastolan bukatu eta, nahi izan dute ildo hortatik segitu, elkartasun brokanta bat sortuz, dirua bilatzeko Integrazio Batzordearen alde.
Larresoron lokal bat atxeman dute, eta bertan puska desberdinak biltzen dituzte : arropa, baxera, muble, joko, apaingarriak.... mila gauza, prezio ttipietan saltzen dituztenak.

Biltabila brokantak denetarik proposatzen du Larresoron
Biltabila brokantak denetarik proposatzen du Larresoron © Radio France - Xexili Foix

2020an, COVID urtea izan arren, 5000 euro Integrazio Batzordeari eskaini diote.
Mementuz, ahalmen urritasun egoeran diren haurrak eskolatuak izan daitezen borrokatzen den Integrazio Batzordea laguntzen dute, bainan beste antzeko proiektuak, euskaraz eta inklusioan, beste egitura batzuetan (aisialdi zentro, elkarte...) laguntzeko prest dira.

Biltabilak artikulu batzu Vinted eta Bon Coin internet sareetan salgai emaiten ditu, eta ostiral arratsaldetan eta larunbatetan, zuzenki Biltabilarat joan daiteke.

Biltabila Larresoroko Errepira eremuan kokatua da.

Biltabila brokantan,arropa, jostailu, muble tipiak atxeman daitezke
Biltabila brokantan,arropa, jostailu, muble tipiak atxeman daitezke © Radio France - Xexili Foix