Replay du mercredi 27 janvier 2021

Biozkaria elkarteak axuriki bilogikoa paketetan zuzenki saltzen du, Iparralde osoan

Elkartean, laborantxa Biarno eta Ipar Euskal Herriko 9 etxalde badira

Ardiak, Buru Beltz eta Buru Gorriak
Ardiak, Buru Beltz eta Buru Gorriak © Radio France - Xexili Foix

Biozkaria elkartea 2011an sortu da, ardi eta behi hazleak biltzen ditu, eta helburu argiak ditu :

  • tokiko laborantxa biologikoa sustatu
  • laborantxa eta elikadura biologikoa ezagutarazteko, animazio pedagogikoak antolatu
  • sare laburren bidez, hazleak, profesionalak eta ostalarien arteko loturak azkartu eta garatu
  • kalitate handiko haragiak saldu, bai behikia eta axurkia, ostalaritza mailan, baita eskoletako jantegiendako ere

2020tik, COVID19 krisiarengatik eskolak hetsirik egon baitziren, Biozkaria elkarteak "Drive Mobile Biozkaria" martxan eman du, salmenta zuzena partikularrei proposatzeko, eta haragi paketak herriz herri banatzeko, itzuli bat antolatuz, larunbat guziz.

Otsailaren hastapenetik Ekaina arte, axurkiaren sasoina da, eta Biozkariak haragi paketak proposatzen ditu :

  • A paketea "Laborari" : axurki erdia edo osoa karkazarekin, 15 euro kiloa
  • B paketea "Familia" : axurki erdia edo osoa, mozte tradizionala, 16 euro kiloa (aire gabe, azpikia, espalda, saiheski osoa)
  • C paketea "Partikularra" : axurki erdia edo osoa, "harakin" moztea, 16 euro kiloa, (aire gabe, puxka guziak mozturik)
  • D paketea "Gurmanta" : kosteletak aire gabe, 18 euro kiloa (puntualki)

Manatzeko, sinple da, zuen galdea emailez egin ezazue, ventedirecte.biozkaria@gmail.com helbiderat idatziz, zehaztuz izen eta abizena, helbidea, telefonoa, pakete mota eta nunbrea eta manaketa helbidea. Ordainketa, txekez, manaketa egunean.

Bestalde urtean, ahatxekia eta behikia ere proposatzen dituzte.

Xehetasun gehiago : Biozkaria