Replay du mercredi 21 juillet 2021

Buhaminak Larresoro-n

- Mis à jour le

Publikoarekin berriz elkartzeko presa handia dute Buhaminak taldeko emazteek !!

Pantxika Urruty, Buhaminak taldeko kantari bat
Pantxika Urruty, Buhaminak taldeko kantari bat © Radio France - Ainhoa Altuna

Buhaminak, 39 emaztez osaturiko kantari talde bat da. Baionako bestetan hasi zen abentura handi hori ; han pasatu zutelako 6 emaztek gau osoa kantatzen eta ondorioz, kantu talde baten montatzea erabaki zuten. Aurten, taldeak bere 20 urteak ospatzen ditu. 

Uda huntan kontzertuak berriz hasten dira, eta ondorioz Buhaminek berriz publikoarekin kantatu nahi dute.
2021ko uztailaren 23an Larresoro-ko elizaren ondoan kantatuko dute. Bertan, segurtasun neurri guziak errespetatzeko, pass sanitario delako bat galdegina izanen zaizue ; bertan test delako batzuk eginen dituzte nahi dutenentzat. Bestalde, sartzea urririk da eta bakoitzak du nahi duena ematen. 

Uztailaren 30ean, Navarrenx-eko elizan ere izanen dira, bertan koru lehiaketa bat antolatua delako. 

Buhaminak 20 urte !! 

Duela 20 urte taldea osatu zela Baionako besten ondotik eta ondorioz, hori ospatu behar da ! 2021ko abenduan kontzertu eta besta handi baten antolatzeko asmoa dute, Baionako Lauga gelan. Oraindik programa ez dute bukatu bainan ateratzen dutelarik horren berri emanen dizuegu ! 

Mots clés: