Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Adriana Bilbao flamenko dantzaria
Adriana Bilbao flamenko dantzaria - Jon Etxezarraga

"Burdin, hierro, la saga du fer", Beñat Achiary-rekin, Baionan Otsailaren 27an

Diffusion du mercredi 26 février 2020 Durée : 48min

Andaluziatik etorri langileen historia, Bilboko burdingintzan

Bizkaian, burdin meategien historia hasi zen Antikitatean, bainan burdinaren baliatze industriala 19.garren mende bukaeran egizaki hasi zen (1865 aldean). Bizkaiko burdin zaina biziki interesgarria zen, alde batetik mea aberatsa baitzen, kalitate handiko, lur azaletik hurbil, eta bestalde, Bilbo hiri ondoan baitzen. Burdingintza garatzeko, langile batzu Euskal Herritik kanpo etorri ziren, ainitz Andaluziatik, eta burdingintzan aritu ziren.

"Burdina, hierro, la saga du fer" sorkuntza horrek, musika eta dantzaren bidez, langile andaluziar eta euskaldunen topaketaren historia kondatzen du, lan zaila, familia urrun, istripuen ondotik emazte alargunak, esperantza...

Adriana Bilbao dantzaria, Beñat Achiary kantari-musikaria, Raul Mico kantaria, Guillermo Guilen gitar jolea, Michel Queuille piano jolea, Luis Mariano Casillas, Ander Eceiza, Koldo Plaza harrizilatzaileak.... hontan ari dira.

Burdina, Baionako antzokian, Otsailaren 27an, 20,30etan.

Mots clés