Le magazine en basque : Euskal Magazina

Du lundi au vendredi à 12h10

Dantzari ttiki Urruñan
Dantzari ttiki Urruñan - Iparraldeko Dantzarien Biltzarra

Dantzari Ttiki, Maiatzaren 8an, Urruñan, Hazparnen eta Maulen

Diffusion du lundi 6 mai 2019 Durée : 41min

Ipar Euskal Herriko dantza taldeak elkartuko dira Maiatzaren 8an, Dantzari Ttiki ospatzeko.

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatzen du ekitaldia, urte guziz leku desberdin batean.

1030 haur dantzan ariko dira, giro koloretsu bezain herrikoian.

Aurtengo Dantzari Eguna Urruñan antolatzen dute, bainan aro txarra eta euria izanen baitira, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak azken mementuko moldaketak erabaki ditu : ekitaldia mantentzen da (ez dute ezeztatu nahi), bainan hiru lekutan banatzen dute, aterpean :

- Urruñan (sartzak agortuak dira), Lapurdi kostaldeko dantza taldeekin

- Hazparnen, ezker paretan (sartzeak gelditzen dira), Lapurdi barnekaldeko dantzari gazteekin

- Mauleko Jai Alaian, Baxe Nafarroa eta Xiberoko dantza taldeekin (sartzeak gelditzen dira).

Goizeko 11etan, haurrek euskal dantzak emanen dituzte, eguerditan piknika partekatzen dute, eta arratsaldean, dantza taldeetako musikariek eta musika eskoletako gazteek euskal dantzaldia animatzen dute.